Zonbi garun-irensle mordo batek Zack Clarke-ren etxeko pijama-festa inbaditu zuenean, benetako garrasi-festa hasi zen. Hilotz ibiltariek kale guztiak hartu zituzten, eta giroa kexu hilgarriz eta haragi ustelaren kiratsaz bete zuten. Mundua salbatzeko eginkizuna dute, baina lehenbizi beren auzokide haragijale eta erdi hilen artean biziraun behar dute, eta horretarako, elkarrekin konpontzen ikasi beharko dute. Zonbi-ehiztariak bizirik ateratzeko gauza izango al dira?Hona hemen Zonbi-ehiztariak: -Zack: bere etxea suntsituta dago, bere arreba zonbi bat da eta amari Volvoa lapurtu dio. Amak betiko zigortuko du, biharamuna ikusteko lain bizirautea lortzen badu, behintzat... - Rice: Zonbi Izurrite Batean Bizirauteko Gida ongi ezagutzen du, baina prest …
Poesia/Adin guztientzatSumatu nitueneanzuhaitzak hizketanharriak erre zirensurik gabeko ketan.Antton Kazabon, Oiartzun, 1954. Txikitan Gurutze auzoko eskolan ibili zen eta, eskola munduak erakarrita, magisteritza ikasketak egin zituen. Ondoren herriko Haurtzaro ikastolan lanean hasi eta 1991 arte aritu zen bertan. 1994 arteko hiru urte horiek Gipuzkoako Ikastolen Elkartean egin zuen lan Bertsolaritza ikastetxeetan izeneko proiektuan, ikasmateriala sortzen, irakasleak prestatzen eta bertso eskolak koordinatzen. 1994an ikastolara itzuli, eta gaur arte.Ikasleei irakurtzeko zaletasuna pizteko ahaleginetan, irudiz jositako kontakizun laburrak argitaratzen hasi zen orain dela ia 20 urte. Geroztik genero gehienak landu ditu oiartzuarrak. Narrazioa, poemak, bertsoak...Guztira 50 liburu kaleratu ditu orain arte, gehienak haur eta …
LAGUNTZA PEDAGOGIKORAKO HAUR IPUINA Arreta berezia jarri behar dugu 2 eta 3 urteko ume txikiekin, garai honetan txupakiak ahoan malformaziorik ez sortzeko, ezta umearengan inolako ohitura txarrik garatzeko ere. Umeak 2 eta 3 urte dituen bitartean, arreta berezia jarri behar dugu harengan, txupakiak ahoan malformaziorik ez sortzeko, ezta umearengan inolako ohitura txarrik garatzeko ere; modu honetan, garai hau naturaltasunez igarotzen lagundu ahal diogu ipuintxo honekin. Umearen esfortzua eramankorragoa izan daiteke txupakiari uko egitean. Istorio honetan Kirik, gure protagonistak, lagunduko digu ulertzen berak nola lortu zuen txupakitk askatzea. Honela hasi zen dena... Hondartzako egun zoragarri baten ostean, hainbeste jolastuta, Kiri nekatuta …
Zack Clarkek zonbi-izurritearen gauean bizirik irautea lortu du. Haren lagun minak, Ricek, eta bigarren hezkuntzako neskarik politenak, Madison Miller-ek, Zackekin batera bizirautea lortu dute, baina amesgaiztoa ez da bukatu!. Garuuuunak!!! Munstroen izurritea ziztu bizian ari da hedatzen, eta denbora bukatzen ari zaie. Ricek uste du gaixotasunaren jatorria aurkitu duela, Madison sendabidearen gakoa izan liteke, eta Ozzie, zonbi-ehiztaririk berriena, institutu batean, aireportu batean nahiz Etxe Zurian zonbien kontra borrokatzeko prest dago. Zonbi-ehiztariek herrialdea piztia burmuin-irensleengandik salbatu ahalko dute? Ala Ameriketako Estatu Batuak Zonbien Estatu Menperatuak bihurtuko al dira? Zonbiak aurrean, zonbi-ehiztarien abenturen bigarren liburua, gaztetxoentzako zonbi umorez josita dator, marrazki barregarriak …
Gazte LiteraturaUsue, Elene eta Astrid hiru neska gazte dira itsasoa eta surf egitea biziki maite dutenak. Abentura eta misterioz beteriko nobela honetan, hiru neska gazte hauek maitasuna, adiskidetasuna eta lankidetza zer diren oso ongi ezagutuko dute. Mitologiara hurbilduko dira orrazi magiko baten bidez eta Rol jokoekin fikzioa aseko dute, harik eta aurkikuntza bitxi batek detektibearena egitera eramango dituen.Karlos Gorrindo Etxeandia Gernika, 1959. Informazio Zientzietan lizenziatua, kazetaria beraz, nahiz eta bizibide horretan inoiz jardun ez. Euskara irakaslea Gabriel Aresti euskaltegian. Orain arte argitaratu dituen lanak: Ni naizen hori nobela, Amaren begietan nobela, Trostan, hegan zein narrazean haur-gazte literatura, Hodei artean kulunka …
Ipuinak, gizon-emakumeen bidelagun izan dira beti, denboran eta kulturetan zehar.Ipuinak funtzio eta esanahi ugari izan du, kultura desberdinen arabera: irakasbide, jolasbide, mito... denetik du.Antton IrustaAntton Irusta naiz, Usansoloko ipuin kontalaria. Hango eta hemengo ipuinak kontatzen ditut gustura. Nire ipuinetan kontatzen ditudan gaiak lantzen saiatzen naiz haur eta gazte literatura egiten dudanean.Ipuinak kontatzea niretzat, dena da, baita literatura ere. Horregatik dut gogoko hunkitzen nauten istorioak entzuleei kontatzea, izan ere, ipuinek afektuaren dohaina eskaintzen digute.Horrela naiz zoriontsu: ipuinak kontatuz, norbera emozionatuz eta entzuleak barru-barrutik hunkituz.
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia y nuestros servicios analizando su navegación en nuestra web y cómo interactúa con nosotros y poder mostrarle publicidad en función de sus hábitos de navegación. Para consentir su utilización, pulse el botón “Acepto”. Puede obtener más información consultando nuestra Política de Cookies.