Poesia/Adin guztientzatSumatu nitueneanzuhaitzak hizketanharriak erre zirensurik gabeko ketan.Antton Kazabon, Oiartzun, 1954. Txikitan Gurutze auzoko eskolan ibili zen eta, eskola munduak erakarrita, magisteritza ikasketak egin zituen. Ondoren herriko Haurtzaro ikastolan lanean hasi eta 1991 arte aritu zen bertan. 1994 arteko hiru urte horiek Gipuzkoako Ikastolen Elkartean egin zuen lan Bertsolaritza ikastetxeetan izeneko proiektuan, ikasmateriala sortzen, irakasleak prestatzen eta bertso eskolak koordinatzen. 1994an ikastolara itzuli, eta gaur arte.Ikasleei irakurtzeko zaletasuna pizteko ahaleginetan, irudiz jositako kontakizun laburrak argitaratzen hasi zen orain dela ia 20 urte. Geroztik genero gehienak landu ditu oiartzuarrak. Narrazioa, poemak, bertsoak...Guztira 50 liburu kaleratu ditu orain arte, gehienak haur eta …
Mahemo, bere anaia Deme eta haien gurasoak Europako herrialde bateko hiri batean bizi dira.Familia osoak beraien jaioterritik, Kamerundik emigratu zuen, han zegoen diktaduratik eta injustizietatik ihesi.Apurka-apurka ohitzen joan ziren bizitza berrira eta bizi diren herrialdeko ohituretara, baina beraienak ahaztu gabe.Inongo-Vi-MakomeLobe-n (Kribi) jaio zen, Kamerungo hegoaldean. Atlantiko itsaso ondoan dagoen herriska batean. Bere jaioterrian bere lehenengo ikasketak burutu zituen. Handik itsasoa zeharkatu, Valentzian batxirlegoa bukatu eta Medikuntza ikasketak egiten hasi zen. Gaur egun, Afrikako ipuinak idatzi eta kontatu egiten ditu.Bilduma honetan: Maleren bidaia eta Ur-jauzien negarra aurkituko dituzu.
Beti oso zaila izan da garai eta latitude guztietan itsasoak zeharkatu dituzten nabigatzaile, abenturazale, merkatari, soldadu eta esploratzaileen artean piratak zein ziren eta zein ez bereiztea. Ez da erraza ezta itsasoko lapur horiei buruzko istorioetan egia eta asmakizuna zer den bereiztea, haien bizitzak sekretuan edo elezaharretan nahasten baitira.Kontakizun hauetan, pirateriaren historiako une desberdinak adierazten dituzten lekukotasun batzuk bildu nahi izan ditugu. Horregatik, piratei buruzko istorio-sortzaile ospetsuenetako batzuen lanen zatiak aukeratu ditugu, hala nola Daniel Defoe, Emilio Salgari, Herman Melville edo R.L. Stevensonenak, eta horiekin piraten ibilerei dagozkien garai eta lekurik adierazgarrienetara hurbildu gara.
Gure harremana hausteko zorian ginen. Tokitan zeuden gure nobio garaiak! Elkarri torloju muxuak ematen genizkion sasoia... Aspaldiko kontuak. Gero eta okerrago genbiltzan. Ez genion elkarri barkatzen. Eskontza hausteko zorian geunden eta, haustura haren errudun bakarra, bat beste inor ez zen: gure aita. Bai, gure aita zena, bera zen errudun. Hain heziketa euskaltzalea jaso nuen!, Arantxa eta bion arteko harremana hautsi zuen. Eta gertatu behar zena gertatu zen. Akabo zela esan zuen. Orduantxe, argia piztu zitzaion ezkontza arazoetarako psikologoari. Haren esanetan, hainbat senar-emazteak bigarren ezti-bidaia eginez konpondu zituzten bere haserreak. Hortaz, bidaia bat egiteko aholkua eman zigun, guk biok bakarrik, seme--alabak …
Baleriano Larrabide nekaturik zegoen, hainbeste denbora zeraman hilik! Urteak eta urteak ziren hil zenetik eta, egia esan, orduak, egunak, hilabeteak eta urteak mantso eta makal zihoazen. Ez zegoen hildakoren bakea urratzen zuen ezer... Horregaitik, azaroaren lehen hartan -arimen eguna-, Balerianok bizidunen artera irtetea erabaki zuen, hildakoek gau hartan 24 orduko baimena zutela probetxatuz. Balerianok hilobi zaharra ostiko batez zulatu, harlauza baztertu eta hilerritik kanpora irten zen...
Male gaztearen historia, Bobwamu bere herriskako izpirituek aukeratu dute jasaten dituzten lehorte, epidemia, uholde eta izurriteen madarikazioa desegiteko elefante-letagina bilatzearren. Historia sarbide-bidaia bat da, eta bertan protagonistaren eroapena eta irmotasuna, bere tribuarekiko elkartasuna eta inguruarekiko bizitza harmoniatsua balore goren bezala goraipatzen dira. Inongo-Vi-Makome Lobe-n (Kribi) jaio zen, Kamerungo hegoaldean. Atlantiko itsaso ondoan dagoen herriska batean. Bere jaioterrian bere lehenengo ikasketak burutu zituen. Handik itsasoa zeharkatu, Valentzian batxirlegoa bukatu eta Medikuntza ikasketak egiten hasi zen. Gaur egun, Afrikako ipuinak idatzi eta kontatu egiten ditu. Bilduma honetan bigarren lana du hau, Gorila zuri bihurtu zen mutiko beltza ipuinaren ondoren.
Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara.
Denok ezagutzen dugu Txanogorritxoren betiko ipuina: amamari bisita egitera doan neskatila, bidean aurkitzen duen otsoa... Baina gauzak ez dira beti berdin gertatzen. Esaterako, txano gorria duen neska egungo Palestinan bizi daiteke, eta orduan, agian, otsoak eta umeak ez dira etsaiak izango. Orduan, baliteke otsoak eta Txanogorritxok etsai berari aurre egin behar izatea, gerrari, alegia. Ipuin honetan umorea eta fantasia nahasturik aurkituko ditugu, gerra eta heriotzaren krudela sentiberatasunarekin. Gure garaiko Txanogorritxoa da J. A. Tellaetxek aurkezten diguna. Jose A.Tellaetxe Portugaleten jaio zen 1959an. Ilustratzailea, argitaratzailea, idazlea eta diseinatzailea da besteak beste. 1992.urtean hasi zen Haur eta Gazte Literaturan murgiltzen. Hamazazpi liburu …
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia y nuestros servicios analizando su navegación en nuestra web y cómo interactúa con nosotros y poder mostrarle publicidad en función de sus hábitos de navegación. Para consentir su utilización, pulse el botón “Acepto”. Puede obtener más información consultando nuestra Política de Cookies.