Yasuke naiz eta hamar urte ditut. Japoniako hiriburutik, Tokiotik, hurbil bizi naiz, Ogawan. Nire gurasoek baserri lanak egiten dituzte eta amak saltzen ditu etxeko produktuak, eta nik etxeko lanak egiten laguntzen dut. Daisuke da txiki-txikitatik nire lagunik hoberena. Bioi gustatzen zaigu bizikle-taz ibiltzea, baina, batez ere, bideo jolasak gustatzen zaizkigu. Hamaika gauza kontatu nahi dizut gure bizimodu, ohitura eta ipuinei buruz, eta atseginez irakur ditzazula nahi nuke. Badakit Japonia oso urrun dagoela zure herritik, baina ipuinak gustuko badituzu, ni prest naukazu kontu kontari aritzeko.Antton IrustaAntton Irusta naiz, Usansoloko ipuin kontalaria. Hango eta hemengo ipuinak kontatzen ditut gus-tura. Nire ipuinetan kontatzen …
Lehengo igandean etxera joatear nengoela ezagutu genuen elkar Itziarko Txitxarro izeneko dantzalekuan. Oso naturala eta aldi berean polita izan zen gure arteko hartu-emana. Egiatan ni nahikoa txolinduta nengoen eta hori zela eta ausartuagoa nekusan nire burua, bestela, ez dut uste dantzatzen geundela bururatutakoa halako batean esango nionik. Ordurako idiskotuta nengoen. -Gustora egingo nuke maitasuna zurekin. Javier Rojo, El Correo 2000ko otsailaren 16a Estreinakoa Estreinakoa Lehenengo aldiz Juan Luis Mugertzaren lehen literatur lana omen da, irakurle gazteei zuzendutako eleberri laburra. Hau da, aurki daitekeen publiko zailenetako bat. Haur literatura umekeriatzat hartuta alde batera utzi eta helduentzako aurrean aurkezten zaizkie irakurle hauei, …
Mizel ez da oso gustura bizi. Aitak asko edaten du eta etxean ez da eroso sentitzen. Lagunak utzi eta zerbaiten bila abiatzen da. Lagun berriekin erretzen hasten da, edaten... Herriko mingain luze eta mizto gaiztoek ez diote asko laguntzen. Baina eskerrak baduen lagun on bat, oso laguna duen norbait.
Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara.
Ikastolaldiko azken konbibentzia-txangoa egitekoak ziren, eta ez zekien zergatik, baina goiz hartan urduri eta triste xamar altxatu zen Usue ohetik. Bukatu nahi ez zuen ibilbide baten amaiera zela sentitu zuen eta amaiera haiek zimikoa egiten zioten bihotzean. Aurreko gauean prestatutako arropa motxilari azken begiratua egin zion, lau egun haietarako behar zituen gauza guztiak bertan ote zeuden frogatzearren. Lau egunerako zihoazen inoiz egon gabeko herri mitiko batera, misterioz beteriko herri xorgindu batera.
Liburu honetan idazleen irudimenak historian zehar literaturan sortu dituen altxor bikainen adibide batzuk baino ez ditugu erakutsi nahi izan. Hemen jasotakoen moduko beste istorio harrigarri ugari bilatzen jarraitzeko gonbidapena da. Antologia honetan munstroaren aurpegirik adierazgarrienetako batzuk bildu nahi izan ditugu, gure asmoa izaki itxuragabe eta beldurgarriaren irudiaz haraindi iristea eta munstroarengana hurbiltzea izan da eta horretarako, munstroaren existentziaren beste alderdi batzuk iradoki nahi izan ditugu, hala nola bere marjinazioa eta zorigaitza, beti ez baita haitzulo beldurgarrietan edo toki ulergaitzetan bizi, askotan, gugandik oso hurbil bizi da eta maitasuna eta solidaritatea eskatzen dizkigu, eta beste batzuetan, geure izugarrikeriak azaleratzen ditu. Horrelaxe …
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia y nuestros servicios analizando su navegación en nuestra web y cómo interactúa con nosotros y poder mostrarle publicidad en función de sus hábitos de navegación. Para consentir su utilización, pulse el botón “Acepto”. Puede obtener más información consultando nuestra Política de Cookies.